“Transitos” Dantza Antzerkia Amico Taldearekin

“Transitos” Dantza Antzerkia Amico Taldearekin

Asteburu honetan zehar “Transitos” dantza-antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu irurtzunen Amico Taldearen eskutik.

Bi saio izango dira, lehehengoa Atakondoa Ikastetxe Publikoko ikasleei zuzendua, maiatzaren 21ean ostirala, goizeko 12:00etan. Bigarrena irekia izango da, maiatzaren 22an larunbata, arratsaldeko 20:00etan.

Hauskortasunak, antzinako munduak eta mundu magikoak bat egiten dute giza pasioetan barna egindako bidaia oniriko batean. Dora Salazarrek asmatutako maskara itsuek gonbit egiten diete bi protagonistei euren baitan begiratzera, euren begi itxien sakontasunak lagunduta. Alderdi plastikoak eta eskulturalak osatzen dute dantza ikuskizun honen arima, zuzeneko musikarekin batera.

Interpreteak: Ion Babarin eta Txori Garcia.

Zuzendaria: Mercedes Castaño.

Musika: Idoia Oteiza eta Itziar Etxegia.

 

Kartel Tránsitos (1)

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment