“Sugarren mende” hitzaldi ilustratua

“Sugarren mende” hitzaldi ilustratua

Apirilak 15ean, arratsaldeko 18:00etan Irurtzungo Liburutegian Asisko Urmeneta irudigile eta komikilariaren hitzaldi ilustratua izango da, Euskal Herriko sorgin ehiza ardatz hartuta.

Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz. Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.

Sarrera dohakoa da aforoa bete arte.

Kartela

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment