San Martingo Jaiak 2021

San Martingo Jaiak 2021

Badatoz Irurtzungo San Martin Jaiak 2021!

Azaroaren 11atik 14a arte ekitaldi anitz antolatu dira herrian bai humeentzat nola helduetzat: jolasak, mus-txapelketa, txokolatada, zezensuzkoa, puzgarriak, artisautza-azoka, antzerkiak…

Gainera, asteburuan zehar hainbat musika-taldeek animatuko dituzte jaiak: Xaibor taldea, DJ-ak, gaita-taldea, Elektrotxufla elektrotxaranga, Trikiteens taldea, musika-eskolako trikitixa-taldea, baita Larrazpin antolatu diren kontzertuetan joko duten taldeak. Baina dudarik gabe hitzordurik garrantzitsuena larunbatean 12:30tan ospatuko den Udazkeneko “Plaza dantza” izango da, “jauziak” dantzatzeko aukera Ortzadar taldearen eskutik, alegia.

Animatu eta gerturatu planez betetako asteburuaz gozatzera!

 

SAN MARTIN 2021

 

 

SANMARTIN

 

 

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment