Pobal burdinola eta Muñatones gaztelura bisitak

Pobal burdinola eta Muñatones gaztelura bisitak

Datorren urriak 22 eta 23 Pobal burdinola eta Muñatones gaztelua ezagutzeko eukera egongo da.

Urriaren 22an jardunaldiari hasiera emango zaio hitzaldi batekin, Pobal eta Muñatonesen testuinguru historikoak jorratuko dituena, Juantxo Madariagaren eskutik. Sarrera librea da eta Errotzen izango da arratsaldeko 19:00etan.

Urriaren 23an, aldiz, egun osoko ibilaldia antolatu da. Goizeko 8:30etan atera eta Pobal burdinolara bisita egingo da, erakustaldia barne. Ondoren, La Arboledara bisita egingo da herriaren meategien historia ezagutzeko. Azkenik, bazkariaren ostean (meatzarien babarrunak), Muñatones gazteluari bisita gidatua egingo zaio.

Erroldatuek 25€ ordaindu beharko dituzte, haurrek 12€; eta ez-erroldatuek 30€ ordaindu beharko dituzte, haurrek 15€.

Izena emateko epea urriaren 15ean bukatzen da, eta udalera deituz, idatziz edo galdetegi bat betez egin daiteke: https://forms.gle/Yc8inVx8SwBmAA6E6 

castillos erroz

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment