Irurtzungo II. Argazkigintza lehiaketa

Irurtzungo II. Argazkigintza lehiaketa

Bertan da Irurtzungo II. Argazkigintza lehiaketa. Aukeratutako argazkiak Irurtzungo egutegi bat osatzeko erabiliko dira, eta 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu dezake. Hona hemen txapelketaren oinarriak:

1-GAIA

-”Irurtzungo paisaia, ondarea eta kultura” 2021-21 artean eginak.

-Irudiak Irurtzunen eta inguruko zonaldeetan kokatuta egon behar dira.

-Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 obra aurkeztu ditzake eta ezin izango ditu bi sari baino gehiago irabazi.

2- ENTRTEGATZE DATA

-Azaroak 5 14:00tan izango da muga.

-Argazkiak korreoz bidali diatezke argazkiakirurtzun@gmail.com helbidera edo Kultur Etxean USB batean eskuz entregatu.

3- AURKEZPENA

-Argazkiak JPG/JPEG formatuan aurkeztuko dira, minimo 3600 x 2450 pixelen kalitatearekin eta formatu horizontalean.

-Word (.doc edo .docx) batean hurrengo datuak gehituko dira: Argazkiaren izenburua/Izen-abizenak/NAN/Jaiotze-data/E-mail helbidea/Telefonoa/Argazkiaren datuak (lekua, data…).

-Bi eranskinek izenburu berdina eraman beharko dute.

4- SARIAK

-50€-ko 13 sari banatuko dira.

5- EPAIMAHAIA

-Epaimahaia entitate antolatzaileak erabakiko du, argazkigintzan adituek osatuko dute, Kultura Zingotziak nagusituko du eta Kultura Koordinatzaileak idazkari gisa arituko da botorik gabe.

6- Lehiaketan parte hartzeak puntu hauen onarpena suposatzen du, eta saritutako argazkiak Irurtzungo Udalaren jabetza izatera pasatuko direlaren onarpena ere.

Animatu parte hartzera!!

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment