Irteera turistikoa Arakilen

Irteera turistikoa Arakilen

Larunbat honetan, urriak 16, irteera turistikoa antolatu da Arakilen.

Arakilgo udalaren arabera, bertako ondareari balioa ematea garrantzitsua da eta gure arbasoen historia ezagutzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, bertako bi ondare garrantzitsuenetan sakontzeko irteera antolatu du: alde batetik, Santiago Itxasperriren historia azalduko da, eta ondoren, Aixitara igoera egingo da Itxasperritik, gazteluari buruzko azalpenak emanez, azkenik Itxasperrira bueltatzeko.

Jarduera goizeko 10:00etan hasiko da eta dohanik da; izena emateko jo Arakilgo udaleko telefono eta helbideetara.

Animatu!!

EXCURSION ARAKIL

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment