“Ilargiaren atzean” antzerki familiarra euskaraz

“Ilargiaren atzean” antzerki familiarra euskaraz

Datorren igandean, apirilak 25, “Ilargiaren atzean” antzerki familiarraz gozatzeko aukera izango da. Ikuskizuna arratsadeko 18:00etan Irurtzungo Kultur Etxean izango da.

Ilazki, bere alabak, 7 urte ditu eta nahi baina denbora gehiago pasa behar izaten du bakarrik. Bere “bakardadea” jolas lagun batekin partekatu nahi luke, ahizpa batekin hain zuzen ere. Bere ama lanpetuta dabil beti eta ahizpa bat balu, bakarrik igaro behar izaten duen denbora errazagoa eta dibertigarriagoa  izango litzatekeela uste du neskatoak. Ilargia eta mamurroen laguntzaz, Ilazkik bere desioa betetzea lortzen du eta ia-ia hutsetik, Hilal azaltzen da, ahizpa bat, ama bat, familia bat behar duen neskato bat…

Sarrerak 3 eurokoak dira eta 948 600 412 / 660 419 610 telefonoetan edo kulturetxea@irurtzun.com helbidera idatziz eskuratu daitezke.

image002 (1)

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment