Ibilbideak astoekin

Ibilbideak astoekin

Astotrek-ek hainbat ibilbide antolatu ditu astoekin zubi honetan egiteko.

Urriak 9 Izkibar-Izaieta (Leitza) ibilbidea egingo da; urriak 10 Ulizar (Areso); eta urriaren 12an Gosmendi-Plazaola (Berastegi) ibilbidea egingo da. Hirurak egun osokoak izango dira, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 18:30etara (bazkaria bakoitzak eraman!), eta beti Aintzergatik abiatuko da (Berastegi). Gainera, astoa zaintzeko eta maneiatzeko sarreratxoa ere emango da.

Helduek 35€ eta umeek 20€-ko prezioak dituzte, eta gehienez 10 eta gutxienez 5 pertsona elkartu beharko dira taldeak osatzeko.

Izena emateko jo astotrek@gmail.com helbidera edo 676 691 592 telefonora.

Animatu gure bazterrak astotxoekin ezagutzera!

astotrek

 

 

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment