“FURBOLISTOK” ANTZERKIA

“FURBOLISTOK” ANTZERKIA

Datorren igandean, otsailak 28, Zuhaitz Gurrutxagak “FutbolisTOK” antzezlana aurkezten du. Ikuskizuna Irurtzungo Kultur Etxean izango da arratsaldeko 19:00etan.

Gurrutxaga Realeko jokalaria izan zen garaia da ikuskizun honen ardatza. Bere lehen bakarrizketaren pasarte batzuk berreskuratzeaz gain (Futbolisto baten Konfidentziak), garai hartako bizipen eta pasadizo gehiago ekarriko ditu gogora. Era berean, jendaurrean lehen aldiz, toc (trastorno Obsesivo-Compulsivo) izeneko gaixotasunaz hitz egingo digu, lehen mailako futbolari bihurtu zenetik lehen pertsonan sufritzea egokitu baitzaio.

Sarrerak 6 eurokoak dira eta 948 600 412 / 660 419 610 telefonoetan edo kulturetxea@irurtzun.eus helbidean eskuratu daitezke.

futbolistoc

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment