FLORECICA dokumentalaren emanaldia

FLORECICA dokumentalaren emanaldia

Datorren ostiralean, urtarrilak 15,  “FLORECICA” dokumentalaren emanaldia eta egileekin solasaldia izango da. Printzan Larraungo gune autogestionatuan izango da arratsaldeko 18:30ean.

Josefina Lambertoren ahotik bere bizitzaren kontakizuna, 1936. urtetik aurrera. 14 urte zituenean aita eta ahizpa eraman eta hil zituztenetik, ondorengo bizi(rau)penak zuzenean ikusteko aukera. Gertutasunetik, min eta frustraziotik baina baita borrokatik, indarretik eta leialtasunetik.

Lekua gordetzeko idatzi larraungoprintza@gmail.com helbidera.

Zure argi izpiak osatuko du Printza!

WhatsApp Image 2021-01-12 at 21.30.14

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment