ERRIGORA. HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA IRURTZUNEN

ERRIGORA. HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA IRURTZUNEN

Errigora ekimena martxan dago. Bideo horretan oso argi azaltzen dituzte ekimenaren helburuak. Nafar hegoaldeko uzta eskuratu eta euskarari bultzada eman.

Azkenekeo urtetako  udazkenetan arrakasta itzela izan du  Errigorak. 2012an  1.500 saski banatu ziren. 2013an 8.000 kutxa baino gehiago saldu ziren. Hortik 120.000 € Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari eman zitzaion. Lodosako ikastolari, Erriberako AEK-ri eta Euskeraz bizi eta ikasi ekimenari.

Aurten berriro hemen dago ekimena. Urriaren 27tik- azaroaren 12ra egin daitezke eskaerak. Gabonak baino lehen bidaliko dituzte kutxak. Kutxa bakoitza 50,00 €. %25 a Erriberako euskalgintzari.

Irurtzunen Iratxo eta Pikuxar-en eman daiteke izena.

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment