Dokumentala eta Solasaldia: BI URTE, LAU HILABETE eta EGUN BAT”

Dokumentala eta Solasaldia: BI URTE, LAU HILABETE eta EGUN BAT”

Datorren igandean, martxoak 14, Irurtzungo Kultur Etxean “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” dokumentala proiektatuko da arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, Gaizka Aranguren eta Txape Iriarte egileekin solasaldia egongo da.

Preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da kartzela betiko eraitsia izango den egunean. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Bertan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.

Zuzendariak, irudi horretatik abiatuta, 90 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarraren kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.

 

Kartel 2 Urte 4 hilabete eta Egun

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment