BERTSO SAIOA ETA MENDI IRTEERA

BERTSO SAIOA ETA MENDI IRTEERA

Hurrengo asteburuan, urriaren 25 eta 26an, Itsasperrin izanen da arakildarron eta irutzundarron elkargunea. Larunbatean, arratsaldeko 7:00etatik aurrera, bertso saio bikaina. Uxue Alberdi eta Oskar Estanga. Lehendabiziko aldiz eginen da bertso saioa holako lekuan. Espero dugu dena ongi ateratzea eta hurrengo urtetan jarraipena izatea.
Igandean, goizeko 10:00etatik aurrera mendi martxa bat antolatu da. Ibilaldi bat umeentzako eta bestea helduendako. Ondoren musika, hamaiketakoa, materialaren zozketa,…
Kontseiluak antolatukako Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan kokatzen dugu mendi ibilaldia. Joan den urtean egin zen eta oso erantzun ona izan zuen.
Adi egon, LIP DUB bat prestatzen ari gara abendurako. Herriko talde eta pertsona guziekin kontatuko dugu.

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment