Antzerkia: “Por comentarlo” – Oscar Terol

Antzerkia: “Por comentarlo” – Oscar Terol

Asteburu honetan Irurtzunen, San Martingo Jaien egitarauaren barne, Oskar Terolen “Por comentarlo” antzerkiaz disfrutatzeko aukera egongo da. Gazte eta helduentzarako jarduera hau igandeko (azaroak 14) 19:00etan izango da herriko Kultur Etxean.

Ikuskizuenean Oscar Terolek gaurkotasunaren errepasoa egingo du umorez, eta ikusle batek benetan gertatzen ari dena kontatzea nahi du. Ikuskizun bizia da, egunez egun gaurkotasunera eta hura garatzen den herrira egokitzen dena. Adiskidetu egiten gaitu umore horrek, eta denok ditugun sentsazio txiki eta aitorgaitzetatik askatzen gaitu. Begirada ironikoak, batzuetan urratzailea, arima sarrarazten du, estresa askatzen du eta adimena erlaxatzen du.

Sarrerak 8€ balio dute eta Kultur Etxearen telefonoan (948 600 412) naiz helbide elektronikoan (kulturetxea@irurtzun.eus) eskuratu daitezke; bestela, leihatilan ordu erdi lehenago.

Animatu eta gerturatu antzerkiaz gozatzera!

zzzzzOSKAR TEROL KARTEL

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment