Antzerki Familiarra: “Zurginaren Ipuina”

Antzerki Familiarra: “Zurginaren Ipuina”

Adi!

Bihar, urriak 12, arratsaldeko 17:30etan Trokolo Teatroren “Zurginaren Ipuina” antzerkia egongo da Irurtzungo Kultur Etxean.

Obra publiko guztietara zuzenduta dago, eta sarrerak 3€ balio ditu.

Hona hemen sinopsia:

Bazen behin zurgin delikatu eta fin bat Firmin izena zuena. Berak egindako mahaiak ez ziren sekula koloka jartzen, dantza eta kanta egiteko gai ziren automata eta jostailuak egiten zituen.

Egun batean oso eskaera berezi bat jaso zuen oso bezero berezi batek egina: Von Bombus Baroiak.

Firminek zerratu zuen, iltzatu, lixatu…eta enkargua garaiz entregatu zuen.

Hain pozik gelditu zen Baroia, ezen enkargu hori lehendabizikoa besterik ez baitzen izanen bezero xelebre horrentzat.

Gerturatu!

Kartel-Trokolo-Zurginaren-ipuina_page-0001

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment