ZURRUMURRUEN KONTRAKO IPUIN LABURREN I. LEHIAKETA

ZURRUMURRUEN KONTRAKO IPUIN LABURREN I. LEHIAKETA

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren I. Lehiaketa antolatu du. “Zurrumurruen jasari, baloreak aterki” lelopean, zerbitzu horrek balioan jarri eta sustatzen dituen berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza bezalako balioak bultzatu nahi dira.

Horretarako, sakandarrak animatu nahi dituzte migratu duten pertsonei buruz ditugun ideiak eraldatuko dituzten istorioak sortzera. Helburua da aniztasunaren eta elkarbizitzaren alde eginen duten istorioak sortzea, tratu eta aukera berdintasunak eta bestearekin elkarbizitzeak dakarzkigun onurak kontatuz eta, aldi berean, zurrumurruak eta aurreiritziak alde batera utziz.

Sentsibilizazio kanpaina honen baitan, Sakanan biztanle guztiek parte har dezakete ipuin laburren lehiaketan. Euskaraz edo erdaraz, gehienez ere 4 orrialdeko ipuin bat asmatu beharko dute, eta gaiak Anitzartean zerbitzuak bultzatzen dituen balioei egin behar die aipamena.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 31 arte luzatuko da eta, ondoren, epaimahai batek aukeratuko ditu irabazleak. Guztira 12 sari banatuko dira, lau kategoria ezberdinetarako.

Lanak aurkezteko baldintzak eta xehetasun gehiago hurrengo helbidean: http://sakana-mank.eus/castellano-zurrumurruen-kontrako-ipuin-laburren-i-lehiaketa/

Zurrumurruen jasari baloreak aterki

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment