Heldu den igandean, otsailak 16, Zuhaitzaren Eguna ospatuko da Arakilen. Goizeko 10:00etan, lehenik, iaz Izurdiagan landatu ziren zuhaitzen egoera ikusi eta horien zuzenketa eginen da. Aurten zuhaitzak landatzeko aukeratutako herria, ordea, Aizkorbe da, eta beraz, 11:30ean bertan otamena izanen da zuhaitzak landatzera gerturatzen diren lagunentzako; behin indarrak hartuta, zuhaitz landaketa 12:00etan izanen da. Azkenik, 12:30ean eskulan tailerra eginen da.
Zuhaitzak landatzera agertzen direnek etxetik aitzurra eraman beharko dute.
No comments yet.
No one have left a comment for this post yet!