XAXARDI – IPUIN KONTAKETA

XAXARDI – IPUIN KONTAKETA

Xaxardi ipuin ilustratua aurkeztu dute pasa den asteburuan Joana Ziganda eta Iker Uribek Durangoko Azokan. Duela bi urte Ni neu Galtzeta kaleratu ondoren, autoekoizten duten bigarren lana da.

Lehenengo lanarekin pozik, balorazio oso positiboa eginik, bigarrenerako animatu ziren Ziganda eta Uribe, baina oraingoan transmititu nahi zuten mezua izan zen abiapuntu. Eta horretarako pertsonaiarik aproposena, Xaxardi izeneko sasi-ardi arrazako ardia. Pertsonaia eta istorio honen bidez norberaren iritzia eta inguruarekiko kritikotasuna indartu nahi izan dute. Egileen iritziz “txikitan, nerabaezaroan, gaztaroan eta heldutasunean ere taldeak eramaten gaitu, eta taldeak garrantzitsuak dira izaki sozialak garelako, baina iritzi propioa izatea ere garrantzitsua da” (Elkarrizketa osoa: https://guaixe.eus/sakana/1575037637833-iritzi-propioa-izatea-da-xedea).

Xaxardirekin batera beste hainbat pertsonaia agertzen dira ipuinean: Ariko, Muturbeltz, Kixkur, Mailos artzaina, hartza… Denen arteko bizikidetza islatzen da istorioan eta arrisku edo beldur ikutua ematen du hartzak.

Hizkuntzaren aldetik, koplak dira liburu honen beste berezitasunetako bat. Narrazioaz aparte, Xaxardiren hitzak kopletan ematen dira.

Ipuinaren aurkezpenarekin segituz, Uribe eta Ziganda Irurtzungo liburutegian egonen dira heldu den abenduaren 12an 18:00etan, kontaketa polit eta berezi batekin. Abenduaren 29an, berriz, Pikuxarren aurkeztuko dute haien lana arratsaldeko 18:00etan baita ere.

Xaxardi

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment