UDAKO IGERIKETA KANPAINA

UDAKO IGERIKETA KANPAINA

Uztailaren 1etik 17ra igeriketa ikastaroak izanen dira Irurtzungo Itxesia igerilekuan. Haur zein helduei zuzenduta daude eta talde ezberdinak eginen dira, hasierako maila dutenentzat bat eta besteak hobekuntza ikastaro gisa. Ikastaroak goizez izanen dira, astelehenetik ostiralera, eta ordutegiak taldeak osatu ondoren zehaztuko dira.

Izen-ematea ekainaren 21a arte zabalik dago eta Irurtzungo udaletxean egin behar da. Horrez gain, tarifa orokorra 56€-koa izanen da eta, igerilekuko bazkideentzako tarifa, aldiz, 46€-koa. Informazio gehiago Irurtzungo kultur etxean eskura daiteke.

Igeriketa-2019-Natación

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment