TXUPINAZOA BOTAKO DUEN PERTSONA AUKERATZEKO HERRI-BOZKETA ZABALIK

TXUPINAZOA BOTAKO DUEN PERTSONA AUKERATZEKO HERRI-BOZKETA ZABALIK

2019ko Irurtzungo jaiei hasiera emanen dien suziria jaurtitzeko pertsona edo taldea aukeratzeko bozkaketa martxan jarri du Irurtzungo udalak. Herritarrek bi hautagairen artean aukeratu beharko dute eta irabazlea arduratuko da suziriari metxa pizteaz.

Hautagaiak Irurtzungo kolektibo ezberdinek proposatutakoak dira. Lehenengo hautagaia Iratxo Mendi Taldea da, Sakanako Ibilaldiaren antolaketa lanetan emandako 30 urteengatik. Bigarrena, aldiz, Pablo Burgi, herriko edozein jarduera edo ekintzatan lanean aritzeko eta laguntzeko urte luzez erakutsi duen prestutasunagatik.

Bozka emateko bi baldintza baino ez dira bete behar: Irurtzunen erroldatua egotea eta 16 urtetik gora izatea. Bozka Irurtzun app-ean, irurtzun.eus webgunean edota udaletxean eman daiteke ekainaren 24a baino lehen. Horretarako beharrezkoak izanen dira NAN zenbakia, lehenengo abizena eta jaiotze-data.

Irabazlea Irurtzungo webgunean eta app-ean jakinaraziko da.

BOZKETA-TXUPINAZO

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment