TRINITATEKO JAIAK

TRINITATEKO JAIAK

Asteburu mugitua dugu gainean. Ostiraletik igandera bitartean Trinitateko jaiak ospatuko dira Irurtzunen eta egitarau oparoa prestatu du herriak adin eta gustu guztientzako.

Jaiekin hasteko, ekainaren 14an, ostiralean, Irurtzungo abesbatzak kontzertua eskainiko du beste hainbat abesbatza eta talderekin batera 20:00etan elizan.

Larunbatean, aldiz, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izanen da. Goizean, Aizpearen eskutik haur zein helduek kirola euskaraz egin ahalko dute plazan. Horrez gain, Guan Taldeak Ergako Trinitatera VI. Erlojupeko Igoera ospatuko du goizeko 10:00etatik aurrera. Ondoren, eguerdian, herri bazkaria izanen da Barazkigunen. Arratsaldean, berriz, Irurtzungo pilota txapelketako partiduak egonen dira eta, jarraian, dantzaldia Modestorekin. Gauean parrandak segida izanen du Larrazpin kontzertuekin.

Jaiei bukaera emateko, ohiturari jarraiki, igande goizean Erromeria izanen da Ergako Trinitatera.

Larunbateko herri bazkarirako txartelak (12€) Udaletxean eta Pikuxarren eros daitezke ekainaren 12a baino lehen.

TRINIDAD 2019_baja

Coral Irurtzun- Kartela Cronosescalada Trinidad-2019-TRINITATEKO IGOERA Kirola Euskaraz 2019 Larrazpi_Trinitateak

Bazkaria Trinidad (1)

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment