TAILERRAK ARAKILEN

TAILERRAK ARAKILEN

Arakilgo Udalak bi ikastaro antolatu ditu datozen asteetarako. Lehenengoa memoria aktibatzeko izanen da eta Marian Cestau ongizaterako coach-ak gidatuko du. Maiatzaren 13 eta 17an izanen da. Bigarrena, berriz, emozioen lanketaren ingurukoa izanen da. Osasunarekin lotuta adimen emozionalaz eta erresilientziaz jardungo du, Leticia Garcés pedagogo eta emozioetan aditua den formatzailearen eskutik. Azken tailer hau maiatzaren 27 eta 29an eta ekainaren 3an izanen da.

Lekua oraindik erabaki gabe dago, baina izena emteko epea zabalik dago maiatzaren 7a arte Arakilgo udaletxean. Prezioa 5€-koa izanen da.

Arakilen tailerrak

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment