SOKA ANTZERKIA

SOKA ANTZERKIA

Datorren ostiralean, apirilaren 5ean, “Soka” izeneko antzezlana ikusteko aukera izanen da 20:30ean Kultur Etxean. Mikel Gurreak idatzitako eta Fernando Bernuések zuzenduriko obra honek gorputz heziketako irakasle bat izanen du protagonista. 11 urteko ikasle batek bere buruaz beste egin ondoren Igor irakasleak errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekingo dio. Iñaki Rikarte aktoreak jarriko dio aurpegia Igor irakasleari.

“Soka” pertsonaia eta ahots ugariz osatutako bakarrizketa da: murmurio salatzaileak, intoxikazio informatiboa, mehatxuak, inolaz ere kontsolatzen ez duten kontsolamendu erlijiozkoak… Beti ere suspensea mantenduz eta ikuslea hausnarketara bultzatuz.

Antzerkia gaztelaniaz izanen da eta sarrerak aurrez Kultur Etxean eskura daitezke 6€tan.

Kartela-Soka

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment