SAN JUAN GAUA

SAN JUAN GAUA

Ekainaren 23an, San Juan bezperan, udako solstizioaren etorrerarekin gau magikoa biziko da Irurtzungo Foru Plazan. Gaueko 22:30ean, suak piztu aurretik, Irurtzungo hainbat kolektibo eta pertsonak ikuskizun berezia eskainiko dute Amiko-ren zuzendaritzapean.

Mitologiaren, musikaren eta dantzaren bitartez lurralde misteriotsuetara garraiatuko gaitu Amaia izeneko neskatila gazteak. San Juan bezperan Euskal Herriko itsas bazter batean sortutako neskatoak bere hamaseigarren urtebetetzean lurraren erdigunetik datorren deia sentituko du eta horrela bere bidaia magikoari hasiera emenen dio. Horrela, sorginak, gizotsoak, Basajaun, Mari eta beste hainbat izaki mitologiko ezagutuko ditu. Amaiarekin batera abentura honetan murgildu nahi al duzu?

San Juan-Ikuskizuna

 

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment