PILOTA FINALERA AUTOBUSA

PILOTA FINALERA AUTOBUSA

Datorren apirilaren 7an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den Eskuz Binakako finalera joateko autobusa antolatu du Arakilgo Udalak. Bertan hitzordu garrantzitsua dute Zabaleta arakildarrak eta Irribarriak, txapela jokatuko baitute Elezkano eta Rezustaren aurka.

Partidua ikustera joan nahi duten zaleek aukera izanen dute Bilboraino autobusez joateko. Horretarako izena eman behar da Arakilgo Udaletxean apirilaren 4a baino lehen. Prezioa: Arakilen erroldatuek 5€ eta erroldatu gabeek 8€.

PilotaFinalaAutobusa

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment