PIKUXARREN  ARO BERRIA

PIKUXARREN ARO BERRIA

Ekainaren hasiera erabakigarria izango da Pikuxar Euskal Txokoarentzat, izan ere, ekainaren 1etik 15era Pikuxar berriaren proiektuarekin bat egiteko epea zabalik egongo da. Elkartearen bazkide izan nahi dutenek epe honetan hartu beharko dute konpromisoa sarrerako diru ekarpena eginez eta kontratu bat sinatuz. Hamabostaldi honetan zehar, egungo Zuzendaritza Batzordea banaka elkartuko da bazkide izan nahi dutenekin, konpromisoaren nondik norakoak azaltzeko.

Bien bitartean, Lizarra kalean egoitza berria hartuko duen eraikinean lehen obrak prestatzen hasiak dira, eta baimena lortutakoan atal bat eraisteari ekingo diote; uztailerako kanpoaldea egokitzea espero da.

 etxea

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment