PIKUXARREK 15. URTEMUGA OSPATU DU

PIKUXARREK 15. URTEMUGA OSPATU DU

Pasa den larunbatean, ekainak 9, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoak 15. urtemuga ospatu zuen bazkideendako eguna antolatuz. Horrela, trikipoteo baten ondoren, 40 bazkide inguru bildu zen bazkaltzeko. Arratsaldean, “Boca beats” bikote  bilbotarrak sekulako giroa jarri zuen musika eta umorea uztartzen dituen ikuskizunaren bitartez.

Pikuxarrek eraberritze prozesuaren une garrantzitsuenetako batean ospatu du bere eguna; izan ere, proiektu berrian bazkide izan nahi dutenek ekainaren hasiera honetan sinatu beharko dute konpromisoa.

piku15.urtemuga ongi

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment