PANDEMIA GARAIRAKO JAI ALTERNATIBOAK

PANDEMIA GARAIRAKO JAI ALTERNATIBOAK

Heldu den asteburuan dira ospatzekoak Trinitateko jaiak Irurtzunen. Covid-19aren pandemiak ez ditu irurtzundarren jaietarako gogoak zapuztu eta, egoerak jai arruntak ospatzea ahalbidetzen ez badu ere, egitarau alternatiboa prestatu da Kultur Kontseilutik.

Aurtengoan etxeko leihoetatik eta udalak sortu berri duen Youtube-ko kanaletik gozatu beharko ditugu festak. Larunbatean dianekin esnatuko gara, trikitilarien soinuez alaituta. Ondoren, Youtuben kronoeskalada birtuala ikusteko aukera egonen da. Gainera, larunbata baino lehen Trinitatera igo eta #kronoentena2020 hashtag-a erabiliz sare sozialetan argazkiak zabaltzeko deia egin dute Guan Taldeko antolatzaileek. 13:00etan txupinazoa jaurti eta balkoietan bermut musikala ospatuko da, musikak herriko kaleak girotuko dituelarik. Arratsaldean, 20:00etatik aurrera, berriro musika ez da faltako; Trinity DJ-ren eskutik musika zuzenean izanen da Youtubeko kanalean.

Igandean, berriz, gaitariek joko dituzte dianak, baina ahaztu goiz jeiki eta erromerian Trinitatera igotzeaz. Bestelako erromeria izanen da, Youtuben jarraitu beharrekoa. Bertan, lehenik, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren 25. urteurrenean Trinitatera egindako igoeraren bideoa emanen da. Jarraian, Trinitatean egindako lanei buruzko solasaldia izanen da. Eta azkenik, bertsolariek jarriko diote saltsa bigarren jai egunari.

Arduraz jokatu eta ongi pasa!!!

TRINIDAD 2020

 

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment