“NOSOTRAS, MUJERES DE EUSKALDUNA” DOKUMENTALA

“NOSOTRAS, MUJERES DE EUSKALDUNA” DOKUMENTALA

Gaur, ostirala, arratsaldeko 19:00etan “Nosotras, mujeres de Euskalduna” dokumentalaren proiekzioa izanen da Kultur Etxean.

Dokumentalak 80ko hamarkadan Bilboko Euskalduna Ontziolaren itxieraren aurkako protesta eta borroketan parte hartu zuten emakumeen istorioa jasotzen du. Dokumentalak gai honen trataeran ohikoa ez den ikuspegia proposatzen du, emakumeena hain zuzen, izan ere, Euskaldunako langile borrokan emakumeek parte-hartze zuzena izan zuten. Horrekin batera, borroka honek emakumeen kontzientzia hartze eta ahalduntzeari dagokionez izan zuen balio handia agerian jarri nahi da dokumentalean.

Proiekzioaren ondoren gaiari buruzko solasaldia eginen da. Nosotras_mujeres_de_euskalduna

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment