NAFARROAKO DANTZARI EGUNA. EKAINAK 14. SAKANA. IRURTZUN

NAFARROAKO DANTZARI EGUNA. EKAINAK 14. SAKANA. IRURTZUN

Guaixek duela aste batzuk aurreratu zuen bezala, Irurtzungo ORRITZ DANTZA TALDEAK eta NAFARROAKO EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRAK egun haundi bat prestatzen dihardute jo ta fuego, eta daukagun mimorik haundienarekin. ORRITZek aurten 25 URTE betetzen ditu eta Urteurrena ondo ospatzeko egitasmoetako bat hau da:
NAFARROAKO DANTZARI EGUNA. EKAINAK 14.
Arratsaldeaz izango da egitaraua eta SAKANAko herri ezberdinetan 16:00etatik 17:00etara Dantza ekitaldiak izan ondoren, Dantzari guztiak IRURTZUNera etorriko dira han KALEJIRA eta EKITALDI NAGUSIA foruen plazan eskeintzera.
Pixkanaka datuak zehazten doaz eta aurreratu daiteke egun haundia izango dela zenbakiei begira.
- 35 Dantza talde konfirmatuak oraingoz (750 dantzaritik gora)
- Nafarroako txoko guztietatik: Kortes, Ablitas, Donibane Garazi, Agoitz, Zangotza, Lizarra, Bera,…
Laster prest izango dugu Egitarau Ofiziala baina aurreratu dezakegu arratsaldean KIKI BORDATXOren aktuazioa izanen dela (Ekitaldi Nagusiaren ondoren) eta gauean GAUPASA ere egonen dela guztiei irekia.

Dantzariak ere hasi gara elkarrekin egingo ditugun dantzak ensaiatzen ikusi dezakezuen bezala! ;)

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment