NAFARROAKO DANTZARI EGUNA 2014

NAFARROAKO DANTZARI EGUNA 2014

Larunbatean, Nafarroako Dantzari Eguna 2014 ospatuko da Irurtzun, Sakanan zehar ta Lekunberrin.
39 taldek konfirmatua dute partehartzea beraz egun handia espero da! Garazitik, Korteseraino,… Nafar taldeak denak!

Orritz Dantza Taldeak eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutzen ari dira.

Dena arratsaldez izango da, Ekainaren 14-ean. Goiz hasiko da asuntua, 4-etatik 5etara gutxi gora behera, dantza talde guztiak sakanan zehar eta Lekunberrin aktuazioak egingo dituzte. Sakanan, Olazti, Altsasu, Etxarri-Aranatz, Lakuntza, Uharte-Arakil eta Arakilgo 3 herrietan (Hiriberri, Egiarreta eta Izurdiaga). Etxarrin, Sakanako talde eta kintoak arituko dira. Irurtzun eta Lekunberrin Aktuazio polita dago prestatua ere, “Autoktono” diren taldeekin.

Gero Irurtzunen biltzen joango dira talde guztiak eta 750 dantzaritik gora beteko dute 18:30etako KALEJIRA eta 19:00etan EKITALDI NAGUSIA izango da Foruen Plazan.

Beraz gonbitea egina dago. Bertan dantzaz eta giro onaz disfrutatzen espero zaituztegu!!

Info gehiago: https://www.facebook.com/NafarroakoDantzariEguna2014

Diptikoa: http://issuu.com/orritziskidi/docs/nde2014_diptikoeus

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment