MERI, MARI eta LARI antzezlana

MERI, MARI eta LARI antzezlana

Datorren igandean, 17:00etan Lakuntzako Kultur Etxean “Askotariko Sakana, Aniztasuna erein” programazioaren barruan “Meri, Mari eta Lari” antzezlana izango dugu.

Antzezlana 3 urtetatik aurrerako umeentzat da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azkenean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak dira, “Sentipenak askatu” diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak. Galder Perezek eta Maria Urcelayk sortutako ikuskizun hau umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.

Saiorako aforo murriztua dagoenez, gonbidapena eskuratu behar da: berdintasuna@sakana-mank.eus

Meri, Mari Lari

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment