LUR ETA AMETS, ALTSASUKO IORTIAN

LUR ETA AMETS, ALTSASUKO IORTIAN

Lur eta Amets 2015ean sortutako proiektua da. Elkar, Katxiporreta eta Ikastolen Elkarteak jarri zuten martxan, haur eta gaztetxoen artean Euskal Herriko historia ezagutzeko tresnak falta zirela eta hutsune bat zegoela ikusita.

Proiektuak lurraren eta ametsaren arteko loturan oinarritutako ikuspegia du ardatz. Izan ere, munduko herri guztiak lurra eta ametsa dira: lurra dira, mendiek, ibaiek, itsasoek, bailarek, basamortuek eta oihanek osatuak baitira, baina ametsa ere badira, sentimenduen, ideien, asmoen eta proiektuen gainean sortzen direlako. Azken finean herriak eremu fisiko baten eta hainbat emozioren gainean eraikitzen dira, eta beraz, lurra eta ametsa dira munduko herri guztien oinarri nagusiak. Eta Euskal Herria ez da gutxiago. Euskaldunak, emakume zein gizonak, hasiera-hasieratik bizi izan dira beren lurra lantzen eta beren ametsei forma ematen: hankak lurrean eta burua ametsetan.

Ideia horretatik abiatuta sortu zen Lur eta Amets proiektua, eta urte hauetan garatzen eta forma hartzen joan da; historia liburu batekin, ipuinekin eta mahai-jokoarekin hasi, eta filma ekoitzi eta aurkeztu arte.

Filmari dagokionez, Lur eta Amets bikiak amona Andereren etxera joanen dira asteburua pasatzera gurasoek ezkontza bat dutelako. Andere, ordea, ez da edonolako amona, eta berarekin eta horren katu Baltaxarrekin, anai-arrebak abentura zoragarrietan murgilduko dira. Asteburu magikoa izanen da eta Euskal Herriko historiaren garai eta sasoi desberdinak ezagutuko dituzte.

Otsailaren 7an estreinatu zen Euskal Herriko hainbat zinema aretotan Lur eta Ametsek historian zehar egiten duten bidaia kontatzen duen filma, eta gurera heldu den asteburuan iritsiko da. Altsasuko Iortia kulturgunean ikusgai egonen da igandean, otsailak 16, arratsaldeko 17:00etan. Sarrerak hiru euro balioko du. Horrez gain, Iruñeko Golem “La Morea” zinemetan ere ikusi daiteke.

Horrekin batera, sarean eskuragarri dago luretaametshistorian.eus plataforma, pertsonaiei buruz gehiago jakin eta haiekin jolasteko aukera ematen duena.

zineman

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment