LOCO DESATINO ANTZERKIA

LOCO DESATINO ANTZERKIA

Otsailaren 15ean, ostirala, “Loco Desatino” antzerkia izango dugu Irurtzungo kultur etxean. Sarrerak 6 euro balio du, erderaz izango da eta 21:00etan hasiko da.
Hemen daukazue sinopsia eta antzezlana laburbiltzen duen bideoa:

Ana Caro Mallén, XVII. mendeko egile arrakastatsua –historiako liburuetan ahantzi ohi duten beste egile bat–, logelan dago, “Valor, agravio y mujer” idazten. Bi saio ditu amaituta eta hirugarrenari heltzeko prest dago. Gaua da, luma eta kandela prest dituela, Kordobako Joan jaunari, emakume baten asmamenaren bidez, burla egiten zaion komedia hau taxutu nahi du. Ana idazten ari da, edo saiatu egiten da, behinik behin. Ez du aurrera egiteko modurik aurkitzen, ordea, haserre dago, blokeatuta, zapuztuta… bere pertsonaietako bat berarekin hitz egiteko agertuko den arte…

Kartel Loco Desatino-baja

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment