LARRAZPIKO EGUNA

LARRAZPIKO EGUNA

Azken urteetako ohiturari jarraiki, Larrazpi Gazte Elkarteak bere eguna ospatuko du larunbat honetan. Egun osoko egitaraua prestatu dute bazkideen zein hurbildu nahi duen edonorren gozamenerako.

Bazkari batekin emanen diote hasiera egunari elkartean bertan eta, bazkalondoan, 16:00etan mus eta partxis txapelketak jokatuko dira. Ondoren poteoa izanen da herrian zehar musikaz alaituta eta gauean jaiak segida izanen du Barazkigunean. Hainbat kontzertu egonen dira (sarrera doan) eta parrandarako aukera goizaldera arte.

Bazkarian izena emateko azken eguna: apirilaren 3a, Pikuxarren. Prezioa: 15€.

Larrazpiko_eguna

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment