KORRIKA 2019

KORRIKA 2019

Atzo arratsaldean ekin zion bere bideari Garesen Korrikaren 21. edizioak eta gurera apirilaren 9an helduko da. Mila kilometro egin eta gero, astelehenetik astearterako gauean iritsiko zaigu Korrika Aginagatik barrena eta Sakana aldera segituko du bere ibilbidea.

Korrikari harrera beroa egiteko, igandean eta astelehenean hainbat ekintza burutuko dira. Igandean Kultur Etxean Asier Kidam magoa izanen da 18:00etan. Astelehenerako, berriz, egun osoko egitaraua dago antolatuta. Goizean, 12:30etatik aurrera, eskolako haurrek Korrika Txikia eginen dute Irurtzungo kaleetan zehar eta, arratsaldean, plazan Korrika Festa egonen da: bertsolariak, txistulariak, plazaren apainketa… Azkenik, korrika egin baino lehen indarrak hartzeko Pikuxarren afaria egonen da.

00:45ean denak prest Aginagan lekukoari eutsi eta gure herria zeharkatuz  euskararen alde lekukoari Gasteizera bidean laguntzeko! Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!

Korrika2019

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment