IRURTZUN ETA ARAKILGO VII. BERTAKO GANADU AZOKA

IRURTZUN ETA ARAKILGO VII. BERTAKO GANADU AZOKA

Datorren igandean, irailaren 15ean, Irurtzun eta Arakilgo Bertako Ganadu Azoka ospatuko da Irurtzunen. Azoka honen zazpigarren edizioa izanen da eta aurreko urteetako ohiturari jarraiki, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Azokaren irekiera goizeko 10:00etan izanen da eta goiz osoan bertako abereak, nekazaritza azoka gardena eta artisau postuak ikusteko aukera egonen da. Hurbiltzen den ororen gozamenerako kale animazioa eta musika ere ez dira faltako. Horrez gain,  erakusketa eta erakustaldi desberdinak izanen dira. 12:00etatik aurrera, gainera, gazta dastaketa eta txapelketa herrikoia izanen dira.

Egunari segida emateko, eguerdiko 15:00etan herri bazkaria izanen da Barazkiguneko karpan. Menua bertako produktuekin egina izanen da eta irailaren 12a arte eman daiteke izena Irurtzun zein Arakilgo udaletxeetan edota Pikuxar tabernan 15€-tan.

Azkenik, arratsaldeko 18:00etatik aurrera herri kirol erakustaldia eskainiko da plazan. Bertan Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatuko da.

Egitaragua-AZOKA-2019-FERIA-txikia

AIZKORA TXAPELKETA azoka bazkaria-baja

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment