INAUTERIETAKO BAZKARIRAKO TXARTELAK SALGAI

INAUTERIETAKO BAZKARIRAKO TXARTELAK SALGAI

Otsailaren 22an ospatuko dira inauteriak Irurtzunen eta aurten ere herri bazkaria izanen da eskolako jantokian. Bazkariko txartelak salgai jarriko dituzte Erga Larreak elkartean, gaurtik otsailaren 18a arte.

Txartelak eskuratzeko beharrezkoa izanen da Erga Larreak-era hurbiltzea eta bertan ordaintzea. Ordutegi bat jarri dute tiketen salmentarako:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.
  • Astelehen goizetan: 11:00-13:00.
  • Larunbatetan: 11:00-13:00 eta 20:00-23:00.

Bi menu daude aukeran, bat helduendako eta bestea haurrendako (12 urte arte). Horrez gain, alergiarik edo intolerantziarik izanez gero, antolakuntzarekin hitz egiteko aukera egonen da.

Animatu eta erosi zure txartela lehenbailehen! Ez utzi azken egunerako!

Inauteri bazkaria

 

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment