IMOZKO FERIA

IMOZKO FERIA

Heldu den igandean, uztailak 5, Imozko feria eginen dute Latasan. Imozko Udalak, Plazaola Partzuergoak eta Cederna Garalur elkarteak antolatuta, goiz osoko egitaraua izanen da Latasako Plazaola geltokiaren ondoan.

10:30ean emanen zaio feriari hasiera, bertako eta artisau produktuen azokarekin. 12:00etatik 13:00etara bitarte, berriz, artisau eta ekoizleek beren jarduerak aurkeztuko dituzte. Horrekin batera, goizean maskara eta zeramika tailerrak izanen dira, eta baita Plazaolan zehar ibiltzeko bizikletak alokatzeko aukera ere.

13:0oetan, aizkora erakustaldia eta motozerrarekin egindako taila saioa egonen dira. Egitarauari amaiera emateko, aldiz, zonaldeko produktuekin egindako menu berezia egonen da.

Feria segurtasunez eta modu osasuntsuan aurrera eramateko beharrezkoak diren higiene neurriak hartuko dira, eta feria esparruan, adibidez, ezinbestekoa izanen da maskara erabiltzea.

Imozko_feria

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment