HAURRENTZAKO AISIALDI KANPUSA EUSKARAZ

HAURRENTZAKO AISIALDI KANPUSA EUSKARAZ

Aurtengoa uda berezia izanagatik ere, haurrek ongi pasatzeko aukera izanen dute Arakilen; izan ere, Arakilgo Udalak aisialdi kanpusa jarri du martxan. Aurtengo egoerak hala eskatuta, segurtasun neurri bereziekin eramanen da aurrera kanpusa: taldeak txikiagoak izanen dira eta ez da herri batetik bestera mugimendurik eginen.  Gainera, beste urte batzuetan ez bezala, aurten bi txanda eginen dira ume kopuru txikiagoak egon daitezen.

Lehenengo txanda uztailaren 20tik 31ra izanen da eta bigarrena, berriz, abuztuaren 3tik 14ra. Horrez gain, kanpusa astelehenetik ostiralera eginen da, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta 5-12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.

Izen-ematea uztailaren 2a baino lehen egin behar da hurrengo galdetegiari erantzunez: https://forms.gle/eiqNyQLq4NWDXwZv9

Udakokanpusa

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment