GWILYM BOWEN RHYS – KONTZERTUA

GWILYM BOWEN RHYS – KONTZERTUA

Datorren igandean, otsailak 16, Irurtzungo kultur etxeak Gwilym Bowen Rhysen kontzertua hartuko du. Abeslari galestarraren emanaldia arratsaldeko 19:00etan izanen da.

Galesko ipar mendebaldeko Bethel izeneko herrixkan sortutako artista dugu Gwilym Bowen Rhys eta, gurera, 2019an Galesko folk sarietan ‘bakarkako artista onenaren saria’ irabazi  eta mundu osoan zehar jotzen aritu ondoren iritsiko da. Bere ibilbide musikalean hiru disko kaleratu ditu, azkena iaz, “Arenig” izenekoa. Jaiotzezkoa duen galeseraz kantatu izan du betidanik eta lotura sakona garatu du bere lurraldeko abesti eta musika tradizionalekin. Horrez gain, egiten duen musika lehengo eta oraingo musiken nahasketa da, antzinako galesezko letrak eta doinuak berreskuratuz, bere ikuspegi musikal progresibora egokituz.

Kontzertuko sarrera dohainik izanen da.

Kartel-Gwilym Bowen

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment