GURE ESKU EKIMENA ARRAKASTATSUA

GURE ESKU EKIMENA ARRAKASTATSUA

Egunak aurrera dijoaz eta ekainaren 8a gero eta hurbilago. Aste bat falta da eta ekimena gero eta jarraitzaile gehiago dauzka.
Bihar Gure Esku eguna antolatu da herrian. 12:00etatik aurrera Barazki Plaza zenbait ekimen prestatu dira. Mural margoketa, umentzako margoak, giza katea, metro eta ator salmenta,….
Irurtzun eta Arakilen 120 metro inguru saldu dira eta 100dik gora ator. Oraindik aste falta da eta 50.000 lagun baino gehiago eman dute izena Euskal Herri osoan. Gogoratu giza katea herritik pasatuko dela. Durangon hasi eta Iruñean bukatuz. Guztira 123 kilometro. 12:00etatik- 12:30etara burutuko da. Ondoren festa guneak Iruñean eta Etxarri Aranazen.
Duela bi larunbata Irurtzun eta Arakilgo zinegotzi batzuk eta zinegotzi ohiek argazkia egin zuten eta animatu dute parte hartzeko larunbateko giza katean. 

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment