GURE ESKU DAGO EKIMENA IRURTZUN ETA ARAKILEN

GURE ESKU DAGO EKIMENA IRURTZUN ETA ARAKILEN

Joan den asteazkenean, apirilak 23, aurkeztu zen Irurtzungo Udaletxean GURE ESKU DAGO ekimena. Dinamika berria sortu da Euskal Herriko herrietan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Herri askotan, horren inguruan taldeak sortu dira eta lehendabiziko helburua da lotzea Giza Kate batez Durango eta Iruñea. Guztira 123 kilometro eta 50.000 lagun biltzea. Arrakasta handia ari da izaten ekimena eta eta 22.000 lagun baino gehiagok eman dute izena. Metro bat erosi behar da, 5,00 € eta Irurtzungo kilometroa 84. kilometro da. Etxarri Aranatz eta Arbizuaren artean. Dena den herrian gelditzeko ere izanen da posibilitatea.
Lehenengo ekimena izanen da bihar, arratsaldez, mahai bat jarriko da Foru Plazan, Sakanako Ibilaldi Handia profitatuz.
Hurrengo bilera apirilaren 30ean, arratsladeko 7:30etan, udaletxean.

http://gureeskudago.net/eu/

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment