GREBARAKO DEIA IRURTZUNEN

GREBARAKO DEIA IRURTZUNEN

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorra deitu du heldu den urtarrilaren 30erako. Greba horren helburua, besteak beste, lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzea da.

Azken bi urteetan Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua indartsu egon da eta mobilizazio ugari egin ditu, baina bide horretan, pentsioen eremuaz gaindi, modu zabalagoan “planto” egiteko beharra plazaratu dute. Egoera horretan, pentsiodunek eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, duela sei urte prozesu parte-hartzaile baten bidez sindikatu eta eragile sozial ugarik osatu zutenak, bat egin dute euren aldarrietan pausu bat aurrera egiteko. Antolatzaileen esanetan, “batetik, pentsioena denon afera da, oraingo pentsiodunena nahiz etorkizunekoena; bestetik, lan baldintza duinen aldeko borroka ezinbestekoa da; azkenik, eskubide sozialak bermatu behar dira”.

Salatu dute krisiaren aitzakian azken urteetan asko azkartu dela lan eta bizi baldintzen prekarizazioa eta, horren aurrean, mobilizazio dinamika abian jartzea adostu dute. Izan ere, lan baldintza, pentsio eta bizitza duinak bermatzeko, bestelako eredu sozio-produktiboa eraikitzea beharrezkoa dela uste dute, non bizitza erdigunean jarri eta zaintzari eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna eman beharko zaion. Eredu horren ardatz nagusiak hurrengoak lirateke: aberastasunaren birbanaketa, sektore publikoaren lidergoa, eskubideen unibertsaltasuna, euskararen normalizazioa, lurraldeen arteko oreka, jendartearen beharren arabera antolatua (lehen sektorea, azpiegiturak, merkantzien eta garraio sektorea…).

Hainbat sindikatuk eta eragile sozialek egin dute bat greba deialdiarekin eta horren aldarrikapenekin, eta Irurtzunen ere azken hilabeteetan greba batzordea lanean aritu da egun horren arira zenbait ekintza antolatzeko. Hasteko, bihar, urtarrilak 21, goizeko 11:00etan elkarretaratzea eginen dute Foru Plazan “Lan-pentsio-bizitza duinak” lelopean, Sasoiak eta Pentsio, Jubilatu eta Adinekoen Koordinakundeak deituta. Urtarrilaren 24an, berriz, Larrazpin hitzaldia egonen da 19:30ean, batetik, gazteentzako lan eskubideen gida aurkezteko eta, bestetik, aurreko azaroan HYDROn burututako grebaren arrazoien eta nondik norakoen berri emateko. Azkenik, Irurtzungo greba batzordeak ere urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko deia luzatzen die bizilagunei. Egun horretan bertan, goizeko 10:ooetan giza katea eginen da San Martin eta Bi Ahizpe kaleen artean. Jarraian, 12:00etan, Nafarroa mailako manifestazioa izanen da Iruñean. Arratsaldeko 18:00etan, berriz, eskualdeko manifestazioa eginen da Altsasun.

Greba pentsioak

Greba Larrazpi

Greba urtarrilak 30

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment