GAILURRA OINEZ

GAILURRA OINEZ

Joan den larunbatean, Erga mendira igo ginen zenbait lagun. Ekimena Nafarroa Oinezek antolatu zuen, Gailurra Oinez izenekoa. Eguraldi ederra egin zuen. Irurtzundik atera, goraino igo, gosaldu, argazkia atera eta buelta. Batzuk Latasa aldera joan ziren,  beste batzuk ermitan gelditu ziren presarik gabe eta baten bat txirindularekin jeitsi zen Aginagara.

Argazkia atera ondoren Nafarroa Oinez webgunera bidali dugu eta hor agertzen da Irurtzungo taldea gainerako argazkiekin batera. Talde polita elkartu ginen Ergan. Gogoratu urriaren 19an ospatuko dela aurtengo Nafarroa Oinez Zangotzan.

http://www.oinezgailurra.com/eu/cimas_realizadas.asp

http://www.nafarroaoinez.net

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment