FAMILIA MINTZALAGUN EKIMENA, LASTER ABIAN

FAMILIA MINTZALAGUN EKIMENA, LASTER ABIAN

 

Irailaren 27an, Aizpearen ekimenez eta Aek-ren laguntzaz, abian jarriko da “familia mintzalagun” ekimena. Familia euskaldunei eta euskalduntze bidean egonda jarduera osoan zehar euskaraz hitz egiteko gutxieneko maila duten guraso eta seme-alabei zuzenduta dago.
Ekintza honen helburuetako bat seme-alabei inguru guztiz euskalduna eskaintzea da, beste haur euskaldunekin euskaraz aritzeko ohitura hartu edota sendotzeko. Gainera, euskalduntzen ari diren familiek ere euskaraz aritzeko aukera izatea litzateke beste helburua.
Horrela, mendi irteera laburrak (Arrantzaleen bidea, Saien balkoia, Trinitatea…) edota taldeko partaideei interesgarri iruditzen zaizkion beste jarduera batzuk (rokodromoa…) antolatuko dira.
Taldearen lehenengo irteera irailaren 27an, goizeko 10:30ean, abiatuko da Arrantzaleen bidetik Latasaraino joan-etorria egiteko. Parte hartu nahi izanez gero, Irurtzungo plazan agertzea nahikoa izango da. Etor zaitez!

NORENTZAT: Familia euskaldunentzat eta euskalduntze bidean egonda jarduera osoan zehar euskaraz hitz egiteko gutxieneko maila duten guraso eta seme-alabentzat.
LEHENENGO IRTEERA:    ARRANTZALEEN BIDEA (Irurtzun-Latasa-Irurtzun)
NOIZ ETA NONDIK: 2015ko IRAILAREN 27an, IGANDEA, goizeko 10:30ean Irurtzungo plazatik abiatuta.
IZEN-EMATEA: Jardueraren egunean bertan.
HARREMANETARAKO: aizpeataldea yahoo.es

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment