Euskaraz bizi nahi dut!! Ap 25 Anaitasuna

Euskaraz bizi nahi dut!! Ap 25 Anaitasuna

ap25 euskaraz bizi nahi dutApirilaren 25ean Anaitasunan arratsaldeko 18:30ean ekitaldia eginen du Kontseiluak. Horri begira martxoaren 25ean “Euskaraz bizi nahi dut” ikurrak balkoietan jartzeko deialdia egingo dugu. Ikur hori lehendik baduzu eta oraindik etxeko leihoan edo balkoian jarri ez baduzu, jar ezazu martxoaren 25ean, Anaitasuna baino hilabete lehenago. Ez baduzu, Iruñean AEK-ko Iruñezar euskaltegian edo IKAko Campion euskaltegian 3 euroren truke eskura dezakezu. Beste herrietan bertako euskalgintzako eragileei galdetu.
Ikurra paratzen duzuenenean argazki bat egitea eskatzen dizuegu eta #ap25aNAHItasuna traola erabiliz sare sozialetan eskegitzera deitzen zaituztegu. Edo
nafarroakoeuskalgintza@gmail.com helbidera bidali.
Anaitasunan elkar ikusiko dugulakoan, har ezazue agur bero bat!!

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment