EUSKARALDIA

EUSKARALDIA

Bihar Euskaraldia hasiko da ! Prest zaudete?

Igandean Irurtzungo plazan egindako ekitaldian jende asko bildu eta giro polita sortu zen. Lehenbizi, txistu, trikitixa, gaita eta galtzagorrien kalejira izan zen. Ondoren, plazan elkartu eta jendeak txapa jaso edo izena ematen zuen bitartean, musikak jarraitu zuen. Galtzagorriek “Ahoak bizi, belarriak prest” dantza egin zuten, eta jarraian guztien argazkia egin genuen.

Orain arte (asteazkena 13:00) Irurtzunen 128 ahobizi eta 80 belarriprest daude izena emanda; jende gehienak igandean jaso zuen txapa, baina jaso ez zuenak Pikuxar tabernan jaso dezake. Era berean, oraindik egin ez duenak internet bidez izena eman eta han jaso dezake txapa.

Txapa jarri eta euskaraz disfrutatu!!

IMG-20181119-WA0025

Euskaraldia-2

IMG-20181118-WA0007

Euskaraldia-4

Euskaraldia-3

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment