EURIA-LLUVIA ANTZERKIA

EURIA-LLUVIA ANTZERKIA

Martxoaren 3an, igandea, 18:00etan, “Euria-Lluvia” antzezlana ikusteko aukera egongo da Irurtzungo kultur etxean. Markeliñe Antzerki Taldearen lan hau hitzik gabeko antzerki bat da eta bost urtetik gorako edozeini zuzenduta dago.  Sarrerak 3 euro balio ditu eta aurretik Kultur Etxean bertan eros daitezke, baita telefonoz ere.

Hona hemen sinopsia eta antzezlanaren laburpen bideoa:

 

“Euria” ikuskizunak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz.

“Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, berokia, malko beteriko kajoiak, kanpora ematen duen leihoa eta baita marraztutako eguzkia ere. Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.

Euria_lluvia

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment