ETXEALDITIK EUSKARALDIRA!

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA!

Udazkenean egitekoa da 2020ko Euskaraldia, baina egungo egoera zein den eta harremanak nola aldatu diren ikusita, antolatzaileekĀ Etxealditik Euskaraldira! ekimena martxan jarri dute.

Etxean egonik ere, hitz egiteko aukera eta gogoa baditugu, eta beraz, etxetik hasi gaitezke hizkuntza ohiturak aldatzen. Ekimen honen helburua euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzea da, eta bigarren Euskaraldirako prestaketa bat izanen da. Proposamena apirilaren 20an aurkeztu zen eta hainbat fase izanen ditu. Apirilaren 21ean gure etxeko eta gertuko harremanetan ditugun hizkuntza ohiturak aztertzera gonbidatu gintuzten. Apirilaren 24tik 30era, aldiz, ohitura horiek aldatzeko edo finkatzeko ideia edo proposamen bat plazaratuko digute egunero, norberak nahi eta ahal bezala aurrera eraman dezan. Azkenik, maiatzaren 3an ekimen bateratua eginen da.

Irurtzun eta Arakilgo ahobizi eta belrarriprestei gonbidapena da honako hau, ekimenean parte har dezaten euskarari bultzada emateko. Horrekin batera, bertako batzordeek beste ekimen bat aurrera eraman nahi dute. Bigarren proposamen hauĀ  etxeetako balkoi edo leihoetan koloredun puntuak jartzean datza. Etxeak koloretako puntuez apaindu eta apirilaren 26a baino lehen argazkia bidali behar da erraztu dituzten telefono zenbakietara. Ondoren argazki horiek Guaixen argitaratuko dira Sakanako gainerako herrietakoekin batera.

Animatu!

euskaraldia

Euskaraldia irurtzun

euskaraldia arakil

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment